XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kaixo amatxo une ttiki bat
nator zuri lapurtzera
poliki asko etorri zera
denok beti laguntzera
gutaz pentsatzen beti zaudenik
ez noa ni juzgatzera
gauzak zuri kontatzera
burutik ateratzera
erabakia zaila da eta
nator zuri esatera
burutapenak ugari ditut
eta laguntza eskatzera.

Hementxe nago egun osoan
denez gaur egitekoa
etxeko lanak beti direnez
amarentzat lehenengoa
egunak darrau bere leloan
da aurrekon antzekoa
ez diruri betikoa
agertu den mutikoa
aurpegi ilun begiak goibel
zatoz pinta txarrekoa
zer duzu seme une honetan
hain gauz derrigorrezkoa.

Ama laztana albixte txarra
zaila eta serioa
hitzegitea bene benetan
ona bait da usarioa
zutaz entzun dut urte askotan
kredo eta errosarioa
iadanik nago itoa
izaten beti pijoa
kalean beti arrunt bezela
dirudi dut ijitoa
hemen horrela aspertu eta
Amerikara nihoa.

Kontutan hartu une honetan
esan dizkidaken hitzak
gaztea haiz da oso errezak
ikusten baitituk gauzak
askotan zurik ikusi arren
gero gerta leike beltzak
hitzak ondo neur hitzak
eta hori pentsa ezak
gauzak ez dituk uste bezela
izaten beti errezak
kontuz ibil gauzak aztertu
utzi biharko ametsak.